XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lehen baino beldur gutxiago zien eta lasai ibiltzen zen beraien artean.

Han zegoen Baseek, zakur zahar grisa, lehenago hortzak erakuste hutsarekin Letagin Zuri lurrean etzanerazten zuena.

Hamaikatxo ikasia zuen berarenganik Letagin Zurik.

Urteen poderioz, Baseek ahultzen ari zen neurrian, Letagin Zuri indartuagotzen ari zen.

Orein ehizatu berriaren haragi zatia ebakitzen ari zen bitartean, ulertu zuen zakurren munduarekiko izan zuen harreman-aldaketa.

Okela zati handi bat zintzilik zuen apatxetako *apatx:hatz gaineko azal gogorra (pezuña) batez eta hanka zati batez jabetua zen.

Zakurrek sortzen zuten iskanbilari ihes egin eta basotxo batetan ezkutatu zen.

Bere ainua irensten ari zela, Baseekek eraso zion.

Zertan ari zen ohartu gabe, erasotzailearen gainera saltatu, bi larrugune urratu eta atzera egin zuen, zain-zain.

Baseek harriturik geratu zen bestearen ausardiaz eta erasotzeko bizkortasunaz.

Geldi geratu zen, leloturik, Letagin Zuriri begira, eztabaida sortu zuen okela-zatia erdian zegoela.

Baseek zaharturik zegoen.

Behinola amorru bizitan oldartuko zatekeen Letagin Zuriren gainera.

Baina honez gero bide honi uko egin beharrean zegoen.

Ilaia * ilaia ile multzoa (pelaje) laztu eta begirada gaiztoa bota zion tartean zegoen hezurrari.

Letagin Zuri beldur zen eta ohorea galdu gabe irtenbideren baten bila hasi zen.

Puntu honetan Baseekek makur handia egin zuen.

Itxura gaiztoa erakustearekin aski izan balu, dena ongi aterako zitzaiokeen.

Letagin Zuri atzera egiten hasia zegoen eta berari utziko ziokeen okela-puska.